HATSAren POESIA 2024-Olerki galderaren deia

  Beti bezala, itxaropen handi batekin pentsatzen dugu olerkari aunitzen oihartzuna ukaitea datorren urteko HATSAren POESIA liburuan, eta posta elektroniko honekin batera, oroitu nahi dugu datorren urteko sar-hitza aspaldiko hatsakide dugun Joseba Aurkenerenari egokitu zitzaiola zoriz, eta datorren urteko liburuaren azalerako irudia norena izango den erabakitzeke dagoela; beraz, norbaitek proposamenik balu, bidal diezagula guri.

Zuei denoi ere parte hartzeko gonbidapena zabaldu nahi dizuet, eta honako hau galdegiten dautzuegu bisurte magikoa izanen dugun datorren urterako:1. 2-3 olerki bidal diezagukezu, eta horrekin batera biografia labur bat, gehienez ere lauzpabortz lerro.2. Zure aurpegiaren argazki bat ere nahi genuke.Azken epea olerkiak bidaltzeko 2024ko urtarrilaren 29a izanen duzue, eta bi modu duzue horretarako:1. helbide elektroniko honen bidez: hatsarenpoesia@gmail.com2. posta arruntez: Porcelanas Bidasoa 6, 4. B, 20303 Irun, Gipuzkoa, Euskal Herria.Baldintzarik gabe eta zentsurarik gabe olerki guziak usaian bezala, 2024ko bedatsean edo udaberrian argitaratuko ditugu, ontsalaz apirilaren hasieran.Zure inguruan diren olerkari idazleei mezu hau ZABALDU, otoi! Denontzat tokia izango da liburuaren barnean!
Bestalde, gogo-bihotzetan oroitu nahi nuke aurten utzi gaituzten hatsaren poetak, besteak beste, Joan Mari Irigoien. Gogoratu nahi nuke Imanol Irigoienek, azken urteotan bezala, Pasaian margo-erakusketa kolektibo batean parte hartuko duela, eta iragan abenduaren 15ean egin zutela inaugurazioa (erantsita doakizue informazioa).Besarkada bana
HATSA-ren POESIA Liburua
 

Urte berri on

Olerki Tailerra                             Bizitzaren miraria                                                           Urriaren 19an Ize...