Urumea, mugak gainditzen
Sabin Oregi-ren kronika
Uztailaren 6a abiatu da.
Eguna euritsua esnatu da! Goizeko hamar t’erdietan Tabakalerako
Madamar kafetegian bildu dira Eukenerekin bat egitera
Donostiara lehenak heldu direnak. Beste batzuon trena zerbait geroago
heldu da. Hamaikak aldera Tabakalera eraikinera sartu gara,
aurreikusia zegoen tenorean: hamaiketan!
Kafe epelaren beroa oraindik
gorputzean igo ditugu eskailerak, poliki-poliki. Ez, gaude nekearen
menpe, edertasunaz elikatu nahian gure gogoak baino. Bertan, MediaLab
izena daraman gunean murgildu gara. Bertan gaudela, eraman digute
barnean, guretzat ezkutuan zegoen areto eder batean paratu digute,
makinak atondu, proiekzioa abiatzeko: pantaila jaitsi, DVDa
irakurlean sartu, atontze lanak egin, play
sakatuz abiatzen da Eukenek gaurko olerki lantegi honen bidaiarako
lehen zatia. Ni
Urumea
izeneko dokumental-filma, Gaizka Aranguren kazetari handiak prestatu
eta zuzendu duen lana. Ikuskari honen laburpena egitea, benetan,
zaila da!; benetan atal ugari ukitzen ditu: ibaiaren inguruko herrien
historia, bere baliabideak, gizateriak egin dizkiogun kalteak…
Dokumentala ikusteko jo (https://vimeo.com/410112802). Gu Donostian
bildu ginenez, Donostiako aldekoa garatu genuen bereziki ondoren.
Donostiak izan zituen padurak, saiatu genuen gure gogoetan bilatzen,
partekatzen,… eta guztion artean bakoitzaren burmuinaren barnean
irudikatzen nolakoa izan zen atzo goiz artean Donostia eder hura,
Bella Easo
izena jaso zuen hura!
Filma ikusi ondoren profitatu dugu Tabakalerak eskaintzen dituen
edertasunak dastatzen, horien artean Urumearen itsasoratzea
eraikinaren altueratik, edo ibaiaren azken kilometroak nola
zeharkatzen duten espazioa, eta saiatu sumatzen non egin zaizkion
txikizioak. Zeren pelikula hori ikusi ondoren zailago egingo zaigu
aurrerakuntza moduan izendatzea benetako atzerako bidaia izan dena.
Galdu ditugu besteak beste baratzaren gune ederrenak, portlandezko
“landareak” bere ordez ikusteko.
Kristina-Enea eta Gladys-del-Estal pasealekuak
Bere garaian zigarroak egiteko
erabili izan zen erakin eder hori, egungo kulturaren erakus-lehio eta
kultura garatzeko bihurtu den gunetik irten gara. Pausu batzuk Egiako
auzoan eman eta Donostian gorde den paradisuan sartu gara. Nire
kasuan aspaldian ez nintzen ibili barnekalde horietan. Ezustekoa
ederra jaso nuen ikusterakoan oinez ibiltzeko bideak, orain,
portlandaz eraikita dauden. Harritzeko da Mandas dukearen familiak ez
kexu agertzea astokeria horren aurrean. Natura berdea eta lokatzaren
gainean bizitzen da, ez zementu arruntaren gainean. Bitartean bidea
euripean egiten jarraitu genuen, Mikel Laboa zubiraino heldu
bitartean. Bazkaltzeko tenorea gainean sartzen ari zen, eta korrika
joan ginen Botanika
kafetegi-jatetxera. Bazkaria lurralde exotikoetakoa zegoen eguneko
menuan, eta bertatik aukeratu genuen.
Kafe
garaia beste kafetegian eman genuen: La señora Colombo
izenekoan, Bilbo plazatik gertu! Bertan dastatu genuen kafe edo
infusio ederrak bitartean ekin genion bakarkako olerkiak idazteari.
Aldi berean txisteak edo gogoratzean Colombo inspektorearen emaztea
ez zela sekulan agertu seriean, beste irrigarrien artean agertu ziren
gure artean. Ondoren Austinek, Ainarak, Carmenek, Eukenek eta Sabinek
taldearen aurrean irakurri zituzten bakoitzak idatzi genuen
idazlanak.
Gero,
poliki-poliki Urumearen itsasoratzea ikusteko gogoko zuela, bokale
aldera agertu ginen. Horrela larunbaterako olerki-lantegiari amaiera
ofiziala ipini genion. Oraindik beste kafe bat hartuko genuen
bakoitzak Donostiaraino eraman gintuen trena hartzeko.
Eukene Lizeaga--Carmen Valois--Auxtin Zamora--Ainara Maia--Sabin Oregi
6A - Kaulerako bidaia(Sabin Oregi)
Ekainaren zortzian emana zegoen
biltzeko tenorea. Hamarretarako. Lehena heltzen bil-lekura Auxtin
izan da: bera baita olerkarien-lantegi-bidaia paratu duena. Poliki,
pittika heltzen dira Arantzazu, Sabin, Erik, Robin eta Ainara. Seiak
izango dira bidai honetan protagonistak. Seia osatzen dute sei-ak: 6
eta A dira osagaiak. 3 A, R S eta E. Sigla eta anagrama zaleek badute
libertimendua osatzeko letrak: A, A, A, R, S, E. Irakurle zure
buruarentzat paratzea siglak eta anagramak, ondoren taldearekin
partekatzea.
Ordu betera bidaia egingo duten kideak
ondo artatzeko, eta bidaiarako indarrak metatzeko, bigarren gosaria.
Hamaiketarako Sara gainditu ondoren, Berako bidean, eskuin, Kaulerako
bidean. Mendi gora. Mendi puntara autoan? Horrek ez du meriturik —dio
norbaitek auto barnean. Zelai batean paratzen ditugu bi autoak. Eta
mendi bideari ekiten diogu lainoa indartzen den bitartean. Egun
mozorrotua dagoen iturri bateraino heltzen gara: lehen ur begia gure
begi aurrean zegoen —zioen taldeko gidariak. Bide azpitik tutu
batek ur emariari bidea ematen dio mendi behera jarraitu dezan.
Inguruan beste ur emari gehiago biltzen zaizkigu begien aurrean
gauden urtearen aroa gogoratuz. Ur begi parean zirkuluan bildu gara,
gure bakoitzaren indarrak telurikoarenarekin bilduz, bideratuz. Ez
ustekoa, gure erdian hosto bat, berde bizia, hezea. Kanadako ikurra?,
pentsatu dut. Haiena gorria da, baina edertasun horrek niri buruaren
baitan hura erakarri dit.
Bideari ekin, aurrera. Tipi-tapa,
tipi-tapa. Zuhaitz batzuk bere hezurretan. Hostorik ez dute
erakusten, grisak agertzen dira gure begien aurrean. Bederen, Lainoak
sortzen duen itzal gabeko argi zuri indartsu horrekin horrela
antzeman dute ene begi argiek. Argazkia, bideko argazkia, egunean
zehar egingo den beste askoren arteko beste bat. Solastu dugu bizitza
ez duen zuhaitzak bizitza ugaria duela oraindik, luzerako barnean eta
kanpoan, harrak, inurriak, eta agian lasterrean goroldioa agertuko
zaie adarrei, adarraren egurrean metatuko den euri bitarteko
hezetasunari esker. Pausuak aurrera. Mendian ibilaldi egitea
lainoaren laguntzaz ez da berdina. Magia bailukeen modukoa da. Magia
dauka. Laminek hegan azkarrean erakusten dute, ikusten ez badugu
begiekin. Poetok ordea, deskribatzen dugu: bidaiak, hegaldiak,
xuxurlatzeak… Horrela Haritz-mendi izeneko paradisura heltzen gara.
Arestian iratxoek sortu borda, egun teilatua eraldatua erakusten
duena, eta erdian lerden zutitzen da haritz ederra. Inguruari izena
emanen diona? Ate aurrean, erabakitzen dugu, Ainararen telefonoak
denbora neurtuko duen hamabost minutuko tartean bakoitzaren olerkia
sortzea, edo bederen bere olerkian izango diren gaiak biltzea. Tirrin
goxo batek axotak paper gainetik altxatzeko, eta guztiak biltzeko
deitzen digu soinuak. Orain ez ditugu irakurriko. Bakoitzak egin
idatziak, bildu eta paper guztiak elkarrekin jasoko ditugu, bordaren
barnean gorde —esaten digu bidaia honetako gure gidari nagusiak;
eta egiten ari garen bidea ezagutzen duen bakarra. Mendian maldetan
gora eta behera. Taldeko batzuk, western filmetan modura,
esploratzaile bailiran aurreratzen dira, gibeleko taldean telefono
bat deika, txoria balitz mozorrotuta. Hemen zuk estaldura duzu?
—galdetu nahian dio norbaitek gibelekoen artean. Bideak aurrera
egiten du. Ikusmen urriarekin gehienok ez dakigu non gauden. Jenderik
kasik ez dugu aurkitu bidean. Bat-batean, gure begien ezker aldean,
behean borda eraberritua, edo artzain ardiak gordetzeko etxola
modernoa, eguzki izpien bitartez energia sortzeko lamina ugariekin.
Pentsatzen ari nintzen islatzea zela, irudikeria? Aldi berean
jendearen hizketa hotsak, gero eta gehiago eta gertuago, halere ez
genuen inor atzematen. Pausuak aurrera, etxola luze horren zati bat
agerian zegon: mahai luzeak paratuak, eta borobil bat:
mosketeroentzat aproposa. Guztiok gure motxilaren barnean ur botila
eta ogitartekoak dauzkagu, aldi berean lainoa gero eta indartsuagoa
bilakatzen ari da. Bertara sartu, ez, kanpoan geratu… galdetzea
deliberatzen dugu. Moleta onddoekin galdetzen du Auxtinek arestian
bertan dastatu zituen eder haiek gogoratuz, horiek hemen sekula ez,
arrapostu digute ostatuan. Baina moletak jan ditugu: laguntzarik
gabe, xingarrarekin, piperrarekin edo biekin. Aurretik entsalada bat,
ostean burukoa eta kafea. Kafea hartzen ari ginenean, solasten ginen
bitartean lainoa indartsuago bilakatu da. Orain busti egiten du.
Erikek beste euritako bat gehiago zuenez motxilan, Arantza ez
bustitzen lagundu du. Hirurak aldera, altxatu gara itzultzeko bideari
ekiteko. Orain haizeak busti egiten du, lainoaren muinean gaude.
Pausoak mendi gora, mugarri baten ondoan argazkiak. Mugarriak zulo
bat zuen, urrutitik begiratzen botoi irudia hartu nion. Orain, alde
batetik bestera zulo ederra duela jabetzen naiz. Zer erakutsi edo
ikusteko dago, galdera sortu da ene buruan. Erantzun gabeko galdera
dudan bitartean buruan, bideari ekin diogu. Oraindik asko izango da
ikusteko. Mendian maldetan gora eta behera, gora eta behera. Horrela
heldu gara etortzean gurtu dugun iturrira. Berriro biribilean bildu
gara, goizeko hostoaren parean paratu gara berriro. Indar telurikoak
gure artetik bideratu ditugu, horrela Haritz-mendira agertu gara.
Eguerdian idatzi ditugun paperek hor diraute, heze, halere! Banatu
bakoitzari berea eta bakoitzak berea irakurtzeari ekin diogu. Haizeak
eta laino bustiak egonaldia ez luzatzea gomendatu digute. Autorako
bidean mendiko txirrindulari talde eder batekin bidea partekatu dugu:
haiek gora, gu behera!
Autoak jaso eta Larralderako bidea. Han
itxaroten zegoen txokolatea gure askaria. Horrela amaitu da txango
ederra!
Zorionez gainditua izan den egun bat, iragan dugu elgarrekin :
hitz sakonak ugari ...itzalak zeruko lainoz beterik...
tailer bat zoragarria... sorpresazko bazkari bat...
nortasun ageriez betetako une bero bat... .
Auxtin
NB : Eskerrak ere Patxi Zabala-Larrea, hatskide berriari, hau ez zen
gurekin, baina ''Hitzak eta Itzalak''gaia harturik, bi olerki igorri dizkigu
Auxtin
2024/06/08