OLERKI TAILERRA Hitzak eta Itzalak

 

''Hitzak eta itzalak ''gaia harturik  argazki batzuen laguntzarekin, saiatuko gira ahalik eta modu "xinpleenean ''  olerki bat elkarrekin idaztera.

Etorri ! Larraldeko subazterra, suarekin batera,gure  elkarren  pindarrekin  berotuko dugu !

Auxtin

Zuen izena igorri  honera:

olerkibilduma2@gmail.com

Tailerraren kronika laburra

  Ikusiz  Otsailaren 24ean, arazo eta oztopo asko ukan ditugula ,''Hitzak eta itzalak'' tailerra , Maiatzako 25eraino atzeratzea, erabaki dugu. Hala ere, inkonzienteki sentitu ginuen, Larraldeko sukaldean, suak , ezer eskatu gabe, berotu zituela etorri zirenak , etorri nahi zutenak, bai eta ere, etorri ezin ahal zuten guziak. Bere pindarrekin , Sabin Oregi eta Auxtin Zamora-ren asmaketa zonbait suspertu zituen ,eta, hauk berarekin eraman, utziz, su bazterrean , aztarna idatzi batzuk HATSAren POESIA liburuan geroxago irakurtuko ditugunak..

Hitz ordu berria, beraz:Maiatzaren  25 an, Larraldean, 16ordutan !

Itzalak ...hor izanen dira , hitzak dira bakarrik ekarri beharko....!

                                         Hatsa elkartearentzat,

Auxtin


Gorka Setien jin da eta joan

 Gorka Setien idazlea eta Hatsaren poeta hil da

Bost poesia liburu eman zituen argitara; bart hil da, 65 urterekin.

2022ko HATSAREN POESIA liburuan parte hartu zuen lehen aldiz eta iaz ere azkenekoz.
Hona hemen berak igorri zigun  olerki bat :


T X I K I T A S U N A


Galdetzea arnasteko modu bat dela jakin baino lehen

Casilda eta Anari esker aurkitu nuen

emakumeen etxeetan ez zegoela jainkosarik

ezta haien beharrik ere.


Belaunaldien zaldi mezulari zailaren gainean heldu zen Hildervinsen

gizon karmelita heterodoxoa XV. mendean

bizitzaren pultsioa ospatu behar zela esanez

paradisua lurrean zegoela sexuarekin bat eginda

gorputza laguna zela, ez etsai.

Isildu behar izan zuen ez zezaten erre

ez zuen martiri izateko grinarik.


Marx 1818an jaio zen

Nietzsche 1844an

Kropotkin 1842an

Reich 1897an.

Pentsalari handiak izan ziren gizon hauek.


1882an ekarri zuen amak Virginia Wolf eta egun askotan sentitu izango zuen

leku bat, denbora bat eta lasaitasuna behar zutela emakumeek

letzeko, pentsatzeko, eskribitzeko.

2021. honetan norentzat dira pribilegio norentzat ez

Wolfek idatziz esandako haiek.


Galdetzea arnasteko modu bat den honetan

bortizkeriak gora bortizkeriak behera

bi erantzun eta uste bat bildu ditut esku artean:


Ciudad Juarezen "Amnesia" markako tekila fabrikatzen dutela.

"Big Pharma" ez dela Stanley Kubricken filma bat.

Gu baino txikiagoak direlako ausartzen garela umeak zigortzen.


Hona hemen gaur BERRIAn Iñigo Astizek idatzitakoa:
https://www.berria.eus/kultura/gorka-setien-idazlea-hil-da_2120223_102.html

Iñaki Bastarrikaren Ikustatea




Urte berri on

Olerki Tailerra                             Bizitzaren miraria                                                           Urriaren 19an Ize...