Gorka Setien idazlea eta Hatsaren poeta hil da
Hona hemen berak igorri zigun olerki bat :
T X I K I T A S U N A
Galdetzea arnasteko modu bat dela jakin baino lehen
Casilda eta Anari esker aurkitu nuen
emakumeen etxeetan ez zegoela jainkosarik
ezta haien beharrik ere.
Belaunaldien zaldi mezulari zailaren gainean heldu zen Hildervinsen
gizon karmelita heterodoxoa XV. mendean
bizitzaren pultsioa ospatu behar zela esanez
paradisua lurrean zegoela sexuarekin bat eginda
gorputza laguna zela, ez etsai.
Isildu behar izan zuen ez zezaten erre
ez zuen martiri izateko grinarik.
Marx 1818an jaio zen
Nietzsche 1844an
Kropotkin 1842an
Reich 1897an.
Pentsalari handiak izan ziren gizon hauek.
1882an ekarri zuen amak Virginia Wolf eta egun askotan sentitu izango zuen
leku bat, denbora bat eta lasaitasuna behar zutela emakumeek
letzeko, pentsatzeko, eskribitzeko.
2021. honetan norentzat dira pribilegio norentzat ez
Wolfek idatziz esandako haiek.
Galdetzea arnasteko modu bat den honetan
bortizkeriak gora bortizkeriak behera
bi erantzun eta uste bat bildu ditut esku artean:
Ciudad Juarezen "Amnesia" markako tekila fabrikatzen dutela.
"Big Pharma" ez dela Stanley Kubricken filma bat.
Gu baino txikiagoak direlako ausartzen garela umeak zigortzen.